Web diseinua

Internet gero eta garrantzi handiagoa dauka eta egun ezinbestekoa da web orrialdeen diseinu on bat informazioa azkar eta argi mundu osora hel dadin. Horixe da gure lana, enpresa erakunde eta elkarteentzako pentsatutako web estatikoak, denbora luzean edukiak berritu ez dutenentzako.

web diseinua logoaWeb dinamikoak data basedunak, bezero eta erabiltzaileekin harreman zuzena izatea behar dutenentzako pentsatua, webgunearen bidez harreman hori lortzeko.

Orri dinamiko hauek sortzeko software librean oinarrituak dauden tresnak erabiltzen ditugu PHP (Personal Home Page) eta ZOPE (Z Object Publishing Environment) Tresna hauen bidez, berehalako eguneraketak behar dituzten enpresa, erakunde eta elkarteentzako egokiak diren web orriak sortzen ditugu, oso modu erraz eta arinean aldaketak web bidez egitea onartzen baitute, Internetera konektatuta dagoen edozein ordenagailutik berriak sartu eta edukiak berritzeko aukera emanez.

Erakundeentzako, web hauek onura handikoak izan daitezke, lan aukera asko zabalduz.

  • Berriak, agiriak, edozein aldaketa modu oso errazean eta web diseinuari buruzko ezagutza handirik gabe, momentuan egin daiteke.
  • Erabiltzaileen arteko eztabaida-guneak.
  • Kideentzako eta erabiltzaileentzako gune itxiak sortzen ditugu ere.
  • Iruditegiak, irudi eta argazkiak gordetzeko eta erakusteko galeriak.
  • Deialdien agendak edo egutegiak.
  • Dokumentazio fitxategiak...

Zurrumurrun zure web orrialdea diseinatu eta eguneratzen dugu zaharkituta geldi ez dadin eta beti egunean egon dadin.